43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Zarrakazteluko udal mugapean (Nafarroa), El Abejar erreka-zuloarekin gurutzatzen den tokian gas naturala banatzeko presio ertaineko sarearen saihesbidearen instalazioak eraikitzeko baimen administratiboaren eskaera jendaurrean.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako (lege hori uztailaren 2ko 12/2007 Legeak aldatu zuen, gas naturalaren barne merkaturako arau komunei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/55/EE Zuzentarauan ezarritakoari egokitzeko), jendaurrean jarri da administrazio baimena lortzeko eskaera hau:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A. Helbidea: Gipuzkoako etorbidea 40 (atzealdea), 1. solairua, 31012 Iruña.

Eskaeraren xedea:

baimen administratiboa, Zarrakazteluko udal mugapean (Nafarroa), El Abejar erreka-zuloarekin gurutzatzen den tokian gas naturala banatzeko presio ertaineko sarearen saihesbidearen instalazioak eraikitzeko, eta haren onura publikoaren adierazpena.

Instalazioen deskribapena:

proiektatzen da aldatzea, Zarrakazteluko udal mugapean (Nafarroa), El Abejar erreka-zuloarekin gurutzatzen den tokian gas naturala banatzeko dagoen presio ertaineko sarearen trazadura. Irizten da 2 bar-tik 5 bitarteko MOPa dela presiorik egokiena gas naturalaren hornidura egiteko.

Proiektaturiko sare osoaren luzera 42,4 metrokoa da, gutxi gorabehera.

Aurrekontua: 6.198,44 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ukitutako ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1-5. solairua). Han berean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2013ko otsailaren 12an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko burua (ordezkoa, urriaren 19ko 1864DGE/2011 Ebazpenaren arabera), Jesús Lasa Equiza.

Zarrakazteluko udal mugapean (Nafarroa), El Abejar erreka-zuloa gurutzatuta gas naturala banatzeko presio ertaineko sarearen saihesbidea

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKAREN KODEA

TITULARRA/K

JM

ZORTASUNA

ALDI BATERAKO OKUP. (m²)

BALBULAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

m.l.

Un.

ZARRAKAZTELUKO U.M.

CAR-01

Zarrakazteluko Udala

Elizako plaza, 3

31310 Zarrakaztelu (Nafarrroa)

GS

2,0

6,0

20

0

0

7

214

Ureztatzeko alorra-zaldua

CAR-02

Ebroko Ur Konfederazioa

Sagasta pasealekua, 26-28

50006 Zaragoza (Zaragoza)

GS

13,0

39,0

130

0

0

-

-

Erreka-zuloa

CAR-03

Zarrakazteluko Udala

GS

22,4

67,2

224

0

0

7

228

Basoa-Larreak

CAR-04

Francisco Javier Alfaro Cortés jauna

Rua Pozo, 33, 1. B

31390 Erriberri (Nafarroa)

GS

2,0

6,0

20

0

0

7

3299

Ureztatzeko alorrak-larreak

CAR-05

Zarrakazteluko Udala

GS

3,0

9,0

30

0

0

-

-

Bidea

Laburdurak:

JM: Jarduketa Mota; GS: gasifikazioa; Aldi baterako okup.: aldi baterako okupazioa; Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia.

F1302213

Iragarkiaren kodea: F1302213