43. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko otsailaren 20an hartua, etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako 1993ko abuztuaren 16tik aurrera emandako mailegu kualifikatuei aplikatuko zaien urteko interes-tasa efektiboa finkatzen duena, 1993. urtean finantza-entitateekin egindako lankidetza akordioen gerizan.

Uztailaren 26ko 247/1993 Foru Dekretuaren bitartez, finantza-entitate publiko eta pribatuek etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako 1993ko abuztuaren 16tik aurrera emandako mailegu kualifikatuetarako baldintzak arautu ziren, 1993an sinatutako lankidetza akordioen gerizan. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezarri zuen mailegu horien urteko interes-tasa efektiboa (UTB) urtero berrikusiko zela emandako maileguak amortizatu arte. Berrikuspen hori Nafarroako Gobernuak eginen du, aipatu foru dekretuan aurreikusitako formula aplikatuz.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak eta Sustapeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Diru-laguntza gabeko urteko interes-tasa efektiboa %2,854koa izanen da finantza-entitateekin 1993an egindako lankidetza akordioen gerizpeko mailegu kualifikatuentzat, etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko, aipatu entitateek 1993ko abuztuaren 16tik aurrera emandako maileguak direnean. Finantza-entitateek ezin izanen dute, inola ere, urteko tasa efektibo altuagorik aplikatu, zein den ere ordaintzeko benetan aplikatzen diren mugaegunen arteko epea.

2. Interes-tasa efektibo berria bizirik dauden mailegu kualifikatuei aplikatuko zaie, eta 2013ko martxoaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, mailegu bakoitzaren hurrengo amortizazio epealdi osotik aurrera; horretarako hurrengo formula hau aplikatuko da bai finantza-entitateak kobratu behar duen kuota, bai maileguaren titularrak ordaindu behar duena, kalkulatzeko.

F1302790_0.pdf

a* = Kuota (euro 1erako).

m = Urtearen barreneko mugaegunak.

n = Maileguari gelditzen zaizkion amortizazio urte osoak.

i = UTB.

in = Nominala, hilekoa.

q = Hazkunde tasa.

F1302790_1.pdf

a1 = Interes-tasa berraztertu ondoko lehenbiziko amortizazio aldi osoari dagokion kuota.

a = Kuota (epe-muga jakin baterako, hasitako urtea betetzen denetik hasita).

c0 = Kapital bizia.

im = Amortizazio epealdi bati ezarri beharreko interesa.

t = Urtea amaitu bitarteko ordaindu gabekoen mugaegunen kopurua.

Aipatu formula horren aplikaziotik ateratzen den kuota berria urtebeteko amortizazio aldi osoa bete arte egin gabe dauden amortizazio aldietan aplikatuko da, eta, urte berria hasten denean, mailegu bakoitzari dagokion igoera aplikatuko zaio.

3. Berraztertutako interes-tasa efektiboa txikiagoa bada mailegu hartzaileari dagokion interes-tasa subsidiatua baino, bi interes-tasa efektibo horietako lehena aplikatuko da bakar-bakarrik.

4. Erabaki hau finantza-entitate interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Epeak erabaki hau argitara eman eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasiko dira.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Etxebizitza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko otsailaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1302790