37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

529/2012 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena diru-laguntzak ordaintzeko curriculum egokituko kanpo unitateetan eskolatze partekatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei. Diru-laguntza horiek 2012rako finkatutako modulu ekonomikoaren %15 egiten dute.

Ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautu zen, eta otsailaren 13ko 47/2009 Ebazpenaren bidez, etapako helburu nagusiak lortzeko moduko hezkuntza-neurri bereziak behar dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Curriculum Egokituko Programaren antolamendua eta prozedura arautzen duten jarraibideak onetsi ziren.

2012. urteko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legeak "Haur eskolatugabeentzako arreta zentroak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko kontu-sail bat dauka.

2010eko maiatzaren 3an, lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten Hezkuntza Departamentuak eta "Ilundain-Haritz Berri" fundazioak curriculum egokituko programetan, Behaketa eta Abegi Zentroan eta Neurri Judizialak Betetzeko Zentroan arreta jasotzen duten adingabeentzako hezkuntza neurriak antolatzeko. Hitzarmen horretan Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoria duten prestatzaileen lanaldi bat eta erdiko dotazioa jasotzen da.

Martxoaren 20ko 87/2012 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzaren 2012ko modulu ekonomikoa luzatu zen, eta 2012ko urtarriletik abuztura bitarteko diru-laguntzak eman zitzaizkien 2011-2012 ikasturtean curriculum egokituko kanpoko programak baimenduta dituzten zentroei; bestetik, azaroaren 23ko 482/2012 Ebazpenaren bidez, Lehen Hezkuntzako maisu-maistren kategoriako prestatzaileen modulua luzatu zen, Behaketa eta Abegi Zentroko eta Neurria Judizialak Betetzeko Zentroko ikasleentzako arreta osatzeko.

Aipatutako lehenengo ebazpenaren 5. puntuan zehazten dira diru-laguntza hartzen duen entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari 2012ko urriaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dizkion agiriak, moduluaren %15 hartuko badu.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, zentroek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Departamentu honetako Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu modulu ekonomikoaren %15 adinako diru-laguntza ordain diezaietela.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondotik aipatzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateei 154.730,19 euro ordain diezaietela agintzea. Diru kopuru hori martxoaren 20ko 87/2012 Ebazpenaren bidez baimendutako zenbatekoei dagokie, eta 2011-2012 ikasturteko diru-laguntzak osatzeko izanen da (diru-laguntzen %15).

IFZ

IKASTETXEA

UNIT.

ORDAINKETA

G31725484

"Haritz Berri" baserri-eskola

(40000024 kontabilitate espedientea)

3

40.680,08

G31725484

"Haritz Berri" baserri-eskola

(40000024 kontabilitate espedientea)

1,5

6.957,41

G31780562

"Etxabakoitz" lantegi-eskola fundazioa

(40000025 kontabilitate espedientea)

2

27.120,05

R3100108D

"Puente" ikastetxea

(40000025 kontabilitate espedientea)

2

27.120,05

G31729114

"La RIBERA"

(40000025 kontabilitate espedientea)

2

27.120,05

G31279961

"Lantxotegi" lantegi-eskola

(40000025 kontabilitate espedientea).

1

13.560,02

G71005235

''El Castillo'' lantegi-eskola

(40000025 kontabilitate espedientea)

1

12.172,53

GUZTIRA

154.730,19

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak emateko, guztira 154.730,19 euro ordaintzeko, 2012ko ekitaldirako gastuen aurrekontuko "Haur eskolatugabeentzako arreta zentroak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko 410003-41140-4811-322D02 kontu-sailaren kargura (aipatutako espedienteak).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko abenduaren 13an.-Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1302065