37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

SEVILLAKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 3126/2011 prozedura

Teresa Castilla Moran andreak, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salako idazkari judizialak.

Aditzera ematen du:

3126/2011 erregutze errekurtsoaren barruan sala honek epaia eman du 2012ko irailaren 20an, eta hura argitzeko autoa 2012ko urriaren 24an, Sevillako Lan arloko 6. Epaitegiak 1403/2009 prozeduraren barruan emandako epaiaren kontrako erregutze errekurtsoa ebatziz.

Epaiaren edukia ezagut dezakete sala honetara etorrita, eta ohartarazten zaie haren kontra kasazio errekurtsoa jar daitekeela, doktrina bateratzeko, jakinarazpen hau egin ondoko hamar eguneko epean.

Eta jasota geldi dadin eta Aceralia Construcción Obras, S.L.ri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Sevillan, 2013ko urtarrilaren 10ean.-Salako idazkaria, Teresa Castilla Moran.

Iragarkiaren kodea: J1301647