37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 742/2012-A prozedura

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak, aditzera ematen dut:

AN, Sociedad Cooperativak eskaturik, Gizarte Segurantzako gaiak direla-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Mohammed Aniden, Khalid Aniden, Servicios Auxiliares de Granjas, S.L.ren, Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L.ren eta Benito Ros Velazen kontra lan arloko epaitegi honetan bideratu den 742/2012-A prozeduraren barruan, ondoko ebazpena eman da:

"Antolaketarako eginbidea

Judit González Barriales andrea, idazkari judiziala.

Logroñon, 2013ko urtarrilaren 30ean.

Granados legelari andreak AN, Sociedad Cooperativaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako idazkia abiaburuko autoei erants bekie.

Eskatutako frogari dagokionez, egin bekie zitazioa Mohammed Anid jaunari, Anid Khalid jaunari eta Benito Ros Velaz jaunari, bai eta Servicios Auxiliares de Granjas, S.L.ren eta Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L.ren legezko ordezkariei ere, judizio ekitaldian ager daitezen, demandatzaileak eskatuta alderdi interesdunaren galdeketa egiteko.

Ohartarazten zaie ezen, pertsona juridikoa izanik, pertsona juridiko pribatuen galdeketa haien legezko ordezkaritza izan eta galdeketari erantzuteko ahalmena dutenekin eginen dela. Judizioko ordezkariak egitateetan esku hartu ez badu, egitateak zuzenean ezagutzen dituen pertsona eraman beharko du judiziora. Horretarako, alderdi interesdunak galdeketa erantzunen duen pertsona proposatzen ahalko du, galdeketa pertsonal horren beharra behar bezala justifikaturik.

Enpresaburua pertsona juridiko pribatua denean, auzitan diren egitateetan enpresaburu horren izenean (haren erantzukizunpean) administratzaile, kudeatzaile edo zuzendari gisa aritu diren pertsonen deklarazioa soilik erabakitzen ahalko da esku-hartze horren agintzaile den alderdiaren galdeketaren barnean eta egitateak pertsonalki ezagutzen dituzten aldetik, legezko ordezkariaren galdeketa ordeztuz edo horren osagarri gisa, salbu eta epaileak edo epaitegiak lekuko gisa deklara dezatela erabakitzen duenean, egitateetan izan duten esku-hartzearen eta enpresaren egituran duten tokiaren arabera, jada enpresan ari ez direlako edo babesgabetasuna saihesteko.

Horretarako, adierazten zaie agertu ezean demandan aipatzen diren egitateak egiazkotzat jotzen ahalko direla, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean (LPLaren/LJLaren 91.2 art.).

Hori guztia epaileak judizio ekitaldian froga hori onartu eta praktikatzearen inguruan erabaki dezakeena ukatu gabe.

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatu beharrez, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek, helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek ondorio osoak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.

Idazkari judiziala."

Eta Mohammed Anidi, Khalid Anidi eta Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L..ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Logroñon, 2013ko urtarrilaren 30ean.-Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1301645