37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 294/2012 hipoteka-betearazpena

Elena María Daniel del Vallek, idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 294/2012 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia 2013ko apirilaren 9ko goizeko hamarretan egin dadin, organo honetako entzunaldi-aretoan, baldintza hauei jarraikiz:

1. Posturak egiteko baldintzak: Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen 3178 0000 06 0294 12 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak besteekin batera jarriko dira jendaurrean, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta kargak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

4. Errematea onesteko baldintzak. Onartzen diren posturak.

1.1. Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da, eta horrek 20 eguneko epea izanen du jarritako diruaren eta errematearen azkeneko prezioaren arteko aldea ordaintzeko.

1.2. Postura guztiak enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik gorakoak badira, baina behar adinako banku- edo hipoteka-bermea aurkeztu eta epeka ordaintzea eskaintzen badute, postura horietatik onenaren aldeko errematea onesten ahalko da, salbu eta alderdi betearazleak hurrengo 20 eguneko epean eskatzen badu higiezina berari esleitzea enkantearen hasierako balioaren %70 ordainduta.

1.3. Enkanteko posturarik onena enkantean jartzen den ondasunaren balioaren %70etik beherakoa bada, honako baldintza hauek bete beharko dira posturarik onenaren aldeko errematea onesteko:

Posturarik onena tasazio balioaren %50etik gorakoa izatea edo, baxuagoa bada, abiarazitako betearazpenaren zenbatekoa berdintzea gutxienez, interesetarako eta kostuetarako aurreikusten den dirua barne.

Betearazpenpeko alderdiak ez erabiltzea PZLaren 670. artikuluaren 4. idatz-zatian aitortzen zaion ahalmena (postura hobetzen duen hirugarren bat aurkeztea).

Edo aurreko inguruabarra gertatu gabe, alderdi betearazleak ez eskatzea higiezina tasazio balioaren %70 ordainduta esleitzeko edo kontzeptu guztien ordainean zor zaion diruaren truke, betiere diru kopuru horrek posturarik onena gainditzen badu (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 670. artikulua) eta tasazio balioaren %60tik gorakoa bada.

5. Posturak egin ahal izateko jarritako gordailuen xedea. Enkantea bukatuta, posturagileei jarritako dirua itzuliko zaie, posturagile onenari izan ezik. Gainerako posturagileek eskatzen ahalko dute bakoitzak jarritako dirua epaitegiaren esku gelditzea, erremategileak gainerako dirua ordaindu ezean haren ondotik daudenen aldeko errematea onets dadin, egindako posturen arabera. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikulua).

6. Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).

Finkak Erriberrin:

Bat.-Hiri finka. Bederatzi. Etxebizitza, Rúa Rincón de los Racioneros kaleko 10eko eraikinaren proiektuko 2. atariaren sarbidetik, lehenengo solairuko A letra duena.

Inskripzioa: 2.132. liburukia, 164. liburua, 73. orria, 10.594. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroa.

Bi.-Hiri finka. Hamar. Etxebizitza, Rúa Rincón de los Racioneros kaleko 10eko eraikinaren proiektuko 2. atariaren sarbidetik, lehenengo solairuko B letra duena.

Inskripzioa: 2.132. liburukia, 164. liburua, 76. orria, 10.595. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroa.

Hiru.-Hiri finka. Hamabi. Etxebizitza, Rúa Rincón de los Racioneros kaleko 10eko eraikinaren proiektuko 2. atariaren sarbidetik, lehenengo solairuko D letra duena.

Inskripzioa: 2.132. liburukia, 164. liburua, 82. orria, 10.597. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroa.

Lau.-Hiri finka. Hamalau. Etxebizitza, Rúa Rincón de los Racioneros kaleko 10eko eraikinaren proiektuko 2. atariaren sarbidetik, bigarren solairuko B letra duena.

Inskripzioa: 2.132. liburukia, 164. liburua, 88. orria, 10.599. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroa.

Bost.-Hiri finka. Hamabost. Etxebizitza, Rúa Rincón de los Racioneros kaleko 10eko eraikinaren proiektuko 2. atariaren sarbidetik, bigarren solairuko C letra duena.

Inskripzioa: 2.132. liburukia, 164. liburua, 91. orria, 10.600. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroa.

Sei.-Hiri finka. Hamasei. Etxebizitza, Rúa Rincón de los Racioneros kaleko 10eko eraikinaren proiektuko 2. atariaren sarbidetik, bigarren solairuko D letra duena.

Inskripzioa: 2.132. liburukia, 164. liburua, 73. orria, 10611. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroa.

Goian adierazitako finken tasazio-balioa enkanterako:

10.594. finka 86.000 euroan baloratu da.

10.595. finka 86.000 euroan baloratu da.

10.597. finka 86.000 euroan baloratu da.

10.599. finka 90.000 euroan baloratu da.

10.600. finka 105.000 euroan baloratu da.

10.601. finka 90.000 euroan baloratu da.

Ediktu honek betearazpenpekoari jakinarazteko balioko du, adierazitako helbidean jakinaraztea ezinezkoa den kasuetarako.

Tafallan, 2013ko urtarrilaren 31n.-Idazkari judiziala, Elena María Daniel del Valle.

Iragarkiaren kodea: J1301663