37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 25/2013 betearazpen-prozesua

Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Andrei Chilianek eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Vallain Mantenimientos y Servicios, S.L.L.ren aurka bideratu den 25/2013 betearazpen-prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2013ko apirilaren 12ko goizeko 09:10ean 103. judizio-aretoan ager dadin (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 280. artikuluan zehaztutako agerraldia egiteko. Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Eta Vallain Mantenimientos y Servicios S.L.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoen ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko otsailaren 6an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1302006