37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4E/2013 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, ekainaren 11ko 35E/2012 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdirako baimendutako gastua murriztea, Gobernuak 2012ko urriaren 22an hartutako Erabakiarekin bat, onesten duena. Ebazpen haren bidez, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren esparruan nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2012. urterako deialdia onetsi ziren.

Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 3. atalean "Landa eremuetako bizi kalitatea eta landa ekonomiaren dibertsifikazioa" izeneko 3. ardatza dago, eta bertan "Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzea" izeneko 312. neurria dago. Erregelamendu hori FEADER-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez kudeatzen den landa garapeneko laguntzari buruzkoa da.

Batzordearen 2007ko abenduaren 4ko 6163 (B) Erabakiaren bidez, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 programazio aldirako Programa onetsi zen. Programa horrek Nafarroan aplikatzen du Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduan ezarritakoa. Programaren neurri bat da "Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzea" izeneko 312.a, FEADERen %50eko kofinantzaketa duena.

2007tik aitzina, urtero laguntza deialdiak egin dira Landa Garapenerako 2007-2013 Programan adierazten diren jarduketen eta onuradunen alde. Laguntzetarako azken deialdia Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 35E/2012 Ebazpenaren bidez eman zen. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren esparruan nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2012. urterako deialdia onetsi ziren. Laguntza horietarako 600.000,00 euro jarri ziren erabilgarri, Nafarroako Gobernuak 2012ko maiatzaren 16an hartutako Erabakiarekin bat, 2013ko aurrekontuaren kargura, 2012ko ekitaldiko aurrekontuan erabilitako kontu-sail honen baliokidearen barrenean: "Landa Dibertsifikazioa. 3. ardatza. LGP (2007-2013) FEADER".

Egoera ekonomikoaren bilakaeraren eta 2013ko ekitaldirako diru-sarrera aurreikuspenen ondorioz, aurrekontu egonkortasunaren helburu hori betetzeko, Nafarroako Gobernuak, 2012ko urriaren 22ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuaren jarraibide batzuk ezarri ziren 2013ko ekitaldirako, hiru urteko plan ekonomikoaren araberako murrizketa osoa adierazita. Erabaki horrek 2013ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen aurreproiektuko aurrekontu zenbatekoak onetsi zituen. Jarraibide horietan oinarrituta, Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak 258.540,50 euroko murrizketa ezarri du "Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzea" izeneko 312. neurrirako, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren "Landa eremuetako bizi kalitatea eta landa ekonomiaren dibertsifikazioa" izeneko 3. ardatzaren barruan. 2013ko aurrekontuko gastuen lerroari dagokio, 2012ko ekitaldiko aurrekontuan erabilitako kontu-sail honen baliokidearen barrenean: "Landa Dibertsifikazioa. 3. ardatza. LGP (2007-2013) FEADER".

Ikusita diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.c) eta 25. artikuluetan (zuzeneko diru-laguntzei dagokienez) eta Nafarroako Gobernuak 2012ko urriaren 22an hartutako Erabakian ezarritakoa.

Ebazpen hau onetsita, 341.459,50 euro geldituko dira erabilgarri 2013ko aurrekontuaren kargura laguntzak emateko, nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko 2012ko deialdian (PEP E-07/000025-01, NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ARLOKO MIKROENPRESAK SORTU ETA GARATZEA).

Landa Aniztasunerako Atalak 2013ko urtarrilaren 25ean onespen ebazpen honen alde eman zuen txosten teknikoa ikusita, ekainaren 11ko 35E/2012 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdirako baimendutako gastua murrizten da, 258.540,50 euro hain zuzen, Gobernuak 2012ko urriaren 22an hartutako Erabakiarekin bat. Ebazpen haren bidez, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren esparruan nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2012. urterako deialdia onetsi ziren. Hortaz, 341.459,50 euro gelditzen dira erabilgarri.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko Araubide Juridikoaren Atalak ikus-onetsia eman du.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzeko laguntzen deialdirako gastu baimendua 258.540,50 euroan murriztea. Deialdia Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 35E/2012 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren esparruan laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2012. urterako deialdia onetsi ziren, 2013ko aurrekontuaren kargura, 2012ko ekitaldiko aurrekontuan erabilitako kontu-sail honen baliokidearen barrenean: "Landa Dibertsifikazioa. 3. ardatza. LGP (2007-2013) FEADER".

2. Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren "Nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresak sortu eta garatzea" izeneko 312. neurrirako deialdiaren fitxa prestatzea, zenbatekoak eguneratuta, eta Diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentralean sartzea (INDAGA/Intranet GN/Herramientas Generales).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta toki Administrazioko Departamentuko Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari, Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute ebazpen honen aurka, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 28ean.-Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1301520