37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 534/2012 prozedura arrunta

Jose Hernández Vicentek eta Moises Mayo Menéndezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Rohm And Haas España, S.L.ren eta Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A.ren -CASER- aurka epaitegi honetan bideratu den 534/2012 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Deklaratzea bidezkoa dela auto hauetan emandako epaia argitzea, 4. oinarri juridikoa honela geldituta:

"Laugarrena.-Eskatutako interesei dagokienez, Aseguruak Kontratatzeko Legearen 20. artikulua da aplikagarria, eta, horrenbestez, CASER konpainia kondenatu behar da eskatutakoa egitera, hau da, legezko interesa %50 handituta ordaintzera, eta berandutza-interesa da, kalte-ordain hori eskatu zenetik ezintasun iraunkor osoa aitortu ondoan. Bi urte iraganda, agindu horren 4. puntuko 2. paragrafoa da aplikagarria".

Honela geldituko da epaitza:

"Baietsi egiten da Jose Hernández Vicentek eta Moises Mayo Menéndezek Rohm And Haas España, S.L.ren eta Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A.ren -CASER- aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, CASER, Compañía de Seguros y Reaseguros S.A. eta Rohm And Haas España S.L. kondenatzen ditut solidarioki 92.876 euro ordaintzera José María Hernández Vicente auzi-jartzaileari eta 73.500 euro Moisés Mayo Menéndez auzi-jartzaileari, eta, halaber, aseguru konpainia, legezko interesa %50 handituta ordaintzera 2010/01/28tik aurrera Jose María Hernández Vicenteren kasuan eta 22/12/2009tik aurrera Moises Mayo Menéndezen kasuan, eta %20 handituta 2012/8/27tik aurrera Jose María Hernández Vicenteren kasuan eta 2011/12/22tik aurrera Moises Mayo Menéndezen kasuan".

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri, epaiaren aurkako erregutze-errekurtsoa izan ezik, eta epea berriz ere kontatuko dela ebazpen hau alderdiei jakinarazten zaienetik aitzina.

Eta Rohm and Haas España, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 31n.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301644