37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak betearazteko 169/2010 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: María Rocio Yunga Ortizek eskaturik, Enrique Guerrero Pérez enpresaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 169/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ordainsarien minutarik ez baita aurkeztu, egin bedi jarduketa hauetako interesen eta aurrerakinen likidazioa. Horiek alderdiei erakutsiko zaizkie, hamar eguneko epean.

Epe hori iraganda aurkaratu gabe, ulertuko da egindako interesen likidazioarekin ados daudela.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Halaber, idazkari judizialak interesen eta ordejarritako gastuen likidazio hau egin du:

1) Interesen likidazioa:

Printzipala: 6.367,70 euro

Ez betetzearen eguna: 2010-9-30

Diru-sarreraren eguna: 2012-12-4

2010-9-30etik 2012-12-4ra bitartean sortutako %6ko interesak, eurotan.

Interesak, guztira: 832,16 euro.

2) Ordejarritako gastuen likidazioa

Ondasun Higigarrien Erregistroa: 56,28 euro

2. Jabetza Erregistroa: 84,91 euro

Soldatak Bermatzeko Funtsa (adituen balorazioa): 172,46 euro

Ordejarritako gastuak, guztira: 313,65 euro.

Kostuen aurreko tasazioaren eta interesen likidazioaren zenbatekoa, guztira (oker edo hutsik ezean): mila ehun eta berrogeita bost euro eta laurogeita bat zentimo (1.145,81 euro).

Eta Enrique Guerrero Pérezi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 29an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301636