37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har 871/2012

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 871/2012 prozeduran epaia (12-11-27) eta epai hori argitzeko autoa (13-01-14) eman dira, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Ribera del Arga, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko otsailaren 7an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1302028