37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 301/2012 prozedura

Iruñean, 2012ko urriaren 31n.

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Rafael Ortega Yagüe prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 301/2012 prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, Marciano Pereira Ferreira jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Jamile Souza Santos andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, ondoko ebazpena eman da:

Epaitza

Partez baiesten dut Ortega auzitegietako prokuradore jaunak, Jamile Souza Santos andrea ordezkatuz, Marciano Pereira Ferreira jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta, horrenbestez, pertsonen eta ondarearen gaineko neurri hauek behin betiko ezartzea erabakitzen dut:

1.-Souza andreari ematen zaizkio bien alabaren zaintza eta jagoletza. Halaber, guraso-ahalaren titularrak bi gurasoak direla ezertan ukatu gabe, soilik amari dagokio adingabearen gaineko guraso-ahala erabiltzea, horrek dakartzan ondorioekin, erabakiak hartu beharko baititu hezkuntzaren, osasunaren, eskolaren, atzerriko bidaien eta abarren inguruan.

2.-Arrazoibide juridikoetan azaldutakoa dela-eta, ez da bidezkoa aitaren eta adingabearen arteko bisita eta harremanetarako araubiderik ezartzea.

3.-Ez da bidezkoa mantenu pentsiorik finkatzea. Hori erabakitzeke geratuko da, Pereira jauna agertzen ez den bitartean; agertuko balitz, orduan beste prozedura baten bitartez zehazten ahalko litzateke zenbatekoa.

Ez da bidezkoa kostuei buruz ezer berezirik erabakitzea.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaile magistratua.

Eta Marciano Pereira Ferreira jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2012ko urriaren 31n.-Epaile magistratua, María Pilar Alguacil Arteta.

Iragarkiaren kodea: J1301621