37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua-Enkantea. 761-2012-D hipoteka-betearazpena

Idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan 761/2012-D hipoteka-betearazpeneko autoak bideratzen ari dira, Caja Rural de Navarrak sustaturik, Dismenso S.L.ren, Santiago Tanco Irijalba jaunaren eta Pilar Latienda Urroz andrearen aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 140.393?33 euroko printzipala, gehi interes eta kostuetarako behin-behinekoz kalkulatu diren 28.000?00 euro. Autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen den ondasun higiezinaren enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako Idazkaritzan 2013ko apirilaren 11ko 10:30ean egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak: Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 0030 1846 42 000 500 1274 kontuan, oharretan 3161 0000 06 0761 12 erreferentzia jarriz, enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko dute. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura onenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak besteekin batera jarriko dira jendaurrean, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

Laugarrena.-Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Bosgarrena.-Jarduketak azterturik, ez da inolako errentamendurik ageri.

Seigarrena.-Betearazpenpekoak non diren ez jakiteagatik zitazioaren jakinarazpena egiterik ez balego ere, honako hau egiten da jakinarazteko balio izan dezan.

Enkantean jartzen den finka:

-Hiri finka: merkataritzako lokala, Iruñeko Baiona etorbideko 32an dagoen eraikineko beheko solairuan. 115?8 metro koadroko azalera du.

Iruñeko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1193. liburukia, 465. liburua, 105. orria. Finkak 21522 zenbakia du.

Balorazioa: ehun eta berrogeita hamar mila euro (150.000?00 euro).

Iruñean, 2013ko otsailaren 7an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1301999