37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 34/2013 familia-autoak

Iruñean, 2013ko otsailaren 8an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Teresa Sarasa Astrain prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostutako zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 34/2013 familia-autoak bideratu dira Carlos Lino Camacho Sáez jaunaren aurka. Prokuradoreak Marcela Beatriz Camacho Saes andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Carlos Lino Camacho Sáez jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Carlos Lino Camacho Sáez jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko otsailaren 8an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1302021