37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua

Inmaculada Jurio Macaya andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen du:

Marcela Beatriz Camacho Saes andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeei buruzko neurriak aldatzearen gaineko familia-autoak bideratzen ari dira Epaitegi honetan, Romel Nexar Barsallo Camacho jaunaren aurka. Auto horien barrenean, besteak beste, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

"1.-Aurkeztutzat jotzen da M.ª Jesús Arricivita Osés prokuradore andreak, Marcela Beatriz Camacho Saes andrearen izenean eta hura ordezkatuz, ezkontzaz kanpoko semeari buruzko neurrien gaineko epaian erabakitako behin betiko neurriak aldatzeko eskaera, Romel Nexar Barsallo Camacho jaunaren aurka. PZLaren 770. artikuluan xedatutakoari jarraikiz tramitatuko da.

2.-Igor bekie demanda alderdi demandatuari eta Fiskaltzari, eta eman bekizkie haren kopia eta erantsitako agiriena. Hogei egun balioduneko epea emanen zaie erantzuteko, horretarako epatu eta biharamunetik aurrera.

Alderdi demandatuari ohartaraz bekio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua)."

Eta Romel Nexar Barsallo Camacho jauna non den jakiterik ez baitago, legezko eran epatzeko balio izan dezan, bertan ageri diren ohartarazpenak eginda, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko otsailaren 5ean.-Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1302018