37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua

Inmaculada Jurio Macaya andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen du:

Luis Vicente Puglla Hidalgo jaunak eskaturik, adostu gabeko dibortzioaren gaineko familia-autoak bideratzen ari dira Epaitegi honetan, Rosa Marlene Pineda Hidalgo andrearen aurka. Auto horien barrenean, besteak beste, hitzez hitz hauxe dioen dekretua eman da:

"1.-Sagrario De la Parra Hermoso de Mendoza prokuradore andreak, Luis Vicente Puglla Hidalgo jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutako dibortzioaren gaineko demanda tramitatzeko onartzen da. Alderdi demandatu gisa Rosa Marlene Pineda HIdalgo ageri da. Demanda hitzezko judizioko tramitearen bidez bideratu da, PZLaren 753. artikuluan ezarritako berezitasunekin.

2.-Igor bekio demanda alderdi demandatuari, eta eman bekizkio haren kopia eta erantsitako agiriena. Hogei egun balioduneko epea emanen zaio erantzuteko, horretarako epatu eta biharamunetik aurrera.

Alderdi demandatuari ohartaraz bekio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua)."

Eta Rosa Marlene Pineda Hidalgo andrea non den jakiterik ez baitago, legezko eran epatzeko balio izan dezan, bertan ageri diren ohartarazpenak eginda, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko otsailaren 7an.-Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1302004