37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 480/2012 betearazpen-prozesua

Esparza Irigoyen, Amparok, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Caja Rural de Navarra, SC Limitada de Créditok eskaturik, hipoteka dela-eta, Construcciones Sainz Arpón, S.L.ren, Ismael Matute Sainzen eta Marta Sádaba Arpónen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 480/2012 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

-Merkataritzako lokala, Vianako Arces kaleko 2ko beheko solairuan. Erregistroko 17.469. finka da.

-Merkataritzako lokala, Vianako San Miguel kaleko 32-34an, eraikuntza proiektuaren planoetan 3 zenbakia duena. Erregistroko 17.367 finka da.

Enkantea egiteko, finkak hurrenez hurren 108.960 euroan eta 72.000 euroan baloratu dira, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2013ko apirilaren 5ean eginen da, 10:30ean, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3146 0000 06 0480 12 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Lizarran, 2013ko otsailaren 7an.-Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1302097