37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza. Bake epaileen izendapena, otsailaren 4koa

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2013ko otsailaren 4ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan eta horiekin bat datozen Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoarekin bat, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.-Beireko Bake Epaitegia: Idoia Cornejo Esoain andrea (NAN zenbakia: 16.022.994-K) eta Luis Manuel Gurrea Esandi jauna (NAN zenbakia: 29.140.811-H), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.-Goñerriko Bake Epaitegia: Elisa Mutilva Senosiain andrea (NAN zenbakia: 15.795.149-Z) eta José Iriarte Mendiola jauna (NAN zenbakia: 15.154.166-H), bake epaile titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Bosgarrena.-Lodosako Bake Epaitegia: Agustín Esparza Campo jauna (NAN zenbakia: 72.655.843-Q), bake epaile titular.

Seigarrena.-Arantzako Bake Epaitegia: Ana Larretxea Apezetxea andrea (NAN zenbakia: 72.674.194-J), ordezko bake epaile.

Zazpigarrena.-Otsagabiko Bake Epaitegia: José León Azcoiti de Andrés jauna (NAN zenbakia: 15.852.283-G), ordezko bake epaile.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2013ko otsailaren 4an.-Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrián Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1301892