37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2012ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketa hauek 2012ko aurrekontuan, kreditu gehikuntzen bidez: Ura, saneamendua, estolderia izeneko 1.441.462 kontu-sailera, 14,73 euro, eta Azpiegiturak eta erabilera publikorako ondasunak izeneko 1.751.601 kontu-sailera, 4.273,40 euro. Diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatutako dira.

Jendaurreko epea 2013ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean, argitaratutako iragarkiaren bidez ireki zen, eta inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketak behin betiko onetsirik geratu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan, 202.1 artikuluari dagokionez, eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Erronkarin, 2013ko otsailaren 12an.-Batzordeko burua, Alfredo Cabodevilla Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L1302200