37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2. aldaketa

Aditzera ematen da Udalaren 2012ko aurrekontuko bigarren aldaketa 2012ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran onetsi zuela Udalak hasiera batean, eta hari buruzko ediktua 20113o 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela, urtarrilaren 17an. Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, behin betiko onetsita geratu da, 11/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Behin aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan ondoko kontsignazioak gelditu dira:

GASTUAK:

1. kapitulua.-Xedea: langileen ordainsariak. Lehengoa: 1067245,72 euro. Aldaketa: 100000,00 euro. Gaur egungoa: 1167245,72 euro.

2. kapitulua.-Xedea: ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak. Lehengoa: 1309670,00 euro. Aldaketa: 45000,00 euro. Gaur egungoa: 1354670,00 euro.

6. kapitulua.-Xedea: inbertsio errealak. Lehengoa: 351500,00 euro. Aldaketa: 35759,90 euro. Gaur egungoa: 387259,90 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.-Xedea: finantza-aktiboak. Lehengoa: 0,00 euro. Aldaketa: 180759,90 euro. Gaur egungoa: 180759,90 euro.

Lodosan, 2013ko otsailaren 12an.-Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1302194