37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aurrekontuko 7/2012 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren aldaketa behin-betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

7. kapitulua: 91.831,07 euro.

Gastuak, guztira: 91.831,07 euro.

FINANTZIAZIOA:

Gastu jaitsiera:

1. kapitulua: 55.430,85 euro.

2. kapitulua: 23.000,00 euro.

3. kapitulua: 4.900,22 euro.

6. kapitulua: 8.500,00 euro.

Finantziazioa, guztira 91.831,07 euro.

Lesakan, 2013ko otsailaren 13an.-Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1302314