37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Herri ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmena. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2013ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lekunberriko herri ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmena.

Agiri hori eta espedientearen gainerakoa jendaurrean egonen dira eta interesdunei entzunaldia emanen zaie 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, agiri hori Udalaren iragarki oholean paratuta, interesdunek erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aurkeztu ahal ditzaten, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 30. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoarekin bat.

Lekunberrin, 2013ko otsailaren 11n.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1302164