37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Larragako 3. poligonoko 26. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2013ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Larragako katastroko 3. poligonoko 6. lurzatirako (Leringo errepidea, 37) Javier Fernández Tancok aurkeztu duen xehetasun azterlana, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluarekin bat.

Orobat, argitara ematen da haren araudia.

Lurzatiko eremu eraikigarriaren banaketa berria ezarri da, 181,94 m²-ko azalera aldatu gabe. Horretarako, hau ezarri da:

Baimena, 3. poligonoko 27. lurzatiaren mugan itxiturari atxikitako eranskina eraikitzeko; gehieneko zabalera 2,75 m izanen du, gehieneko garaiera, berriz, 3 m, eta gutienekoa, 2,50 m; estalkiak isurialde bakarra izanen du.

Baimena, lurzatiaren gibelaldean itxiturari atxikitako eranskina eraikitzeko; gehieneko zabalera 5,69 m izanen du (3 m libre utziko dira etxebizitzatik hurbilen dagoen fatxadatik), gehieneko garaiera, berriz, 3 m, eta gutienekoa, 2,50 m; estalkiak isurialde 1 edo 2 izanen du, itxitura dagoen ala ez, horren arabera.

Familia bakarreko etxebizitza atxikia: 78,00 m².

Familia bakarreko etxebizitzak egun duen eranskina: 25,00 m².

Alboko eranskina, 2,75 m-ko zabalera duena: 14,56 m².

Lurzatiaren gibelaldeko eranskina, 5,79 m-ko zabalera duena: 64,38 m².

Proposamenaren xede den lurzatian dagoen etxesail osoa aztertuta, ondorioa ateratzen da ezen, lurzati gehienetan, gibeleko patioko eraikinak ele moduan garatu direla, erran nahi baita, lurzatiaren gibelaldeko eraikinari bertze eraikin bat, zabalera gutiagokoa, batu zaiola albo batean, familia bakarreko etxebizitzako ataripe edo garajearen eranskina duela. Gisa horretara, erlazio hobea lortzen da familia bakarreko etxebizitzaren eta izan litzakeen eranskin edo eraiki onasagarriaren artean. Bertzalde, ez da hautematen terrazen kokalekua gibeleko fatxadetan zehar, 71. artikuluaren arabera araudiak onartzen baititu.

Eremu eraikigarriaren birbanaketa, terrazaren azalerari uko eginik eta haren ordez ele moduko tipologia ezarririk, hobeki egokitzen zaio lurzatiaren errealitateari, bai tipoligiaren bai eraikuntzaren aldetik, aldameneko lurzatiekikoetan.

Larragan, 2013ko otsailaren 6an.-Alkatea, A. Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1302122