37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2013. urteko ordenantza fiskalen tarifetako aldaketak.
Behin betiko onespena

Udalak, 2012ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ondotik adierazten diren ordenantza fiskaletako aldaketa. 2012ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 24an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horietako aldaketak behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten.

2013RAKO ALDAKETA ORDENANTZA FISKALEN TARIFETAN

1) Ordenantza fiskala, Hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena:

I. epigrafea.-Antolamenduko plan partzialak edo bereziak tramitatzea, Udal Planeko aldaketak eta xehetasun azterlanak.

Espedientea tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean sartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 0,175 euro/m².

II. epigrafea.-Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketen tramitazioa.

III.A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren edo aprobetxamendu osotik ateratzen den bolumen eraikigarriaren heinean likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-Esleipenaren ondoriozko lurzatiaren metro koadro bakoitza: 0,436 euro.

III-B) Birzatiketak aldatzeko tramitazioa:

-Tarifak, III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa izanen da obra gauzatzeko aurrekontuaren %2.

V. epigrafea.-Lurzatitzeko edo lur banantzea egiteko lizentziak.

Lurzatitzeko edo lur banantzea egiteko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak banandutako hiri lurzoruaren azalera osoaren arabera likidatuko dira: 0,215 euro.

VI. epigrafea.-Obra lizentzia.

Eraikuntza, Instalazio eta obren gaineko zerga likidatzearen ondorioz, zenbatekoa 46 euro baino gutxiago bada, zenbateko hori iristeko behar den diru-kopuruko tasa likidatuko da.

VII. epigrafea.-Lizentziak, eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik. Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

-Eraikin berriak: 324 euro/etxebizitza.

-Zaharberritzea, handitzea, egiturak berritzea, erabilera aldaketak: 170 euro/etxebizitza.

VIII. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan partzialak edo bereziak tramitatzea eta Udal Planeamenduko aldaketa: 288,40 euro.

-Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea: 297 euro.

-Xehetasun azterlanak tramitatzea: 297 euro.

-Xehetasun azterlaneko aldaketa tramitatzea: 297 euro.

-Lur banantzeko lizentziak tramitatzea: 150 euro.

2) Ordenantza fiskala, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena.

I. epigrafea.-Jarduerarako lizentziak.

-Aplikatzeko tarifa 432 euro izanen da.

II. epigrafea.-Berritik jartzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran.

-Lehen 50 m²-ak, m² bakoitzeko: 4,21 euro.

-51 - 100: 4,11 euro.

-101 - 400: 3,36 euro.

-401 - 1.000: 3 euro.

-1.000 baino gehiago: 3,10 euro.

III. epigrafea.-Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.

-Aplikatu beharreko tarifak II. epigrafean zehaztutakoen %50 izanen dira.

"Jardueraren sustatzaileak ordainduko du Gestión Ambiental de Navarra, S.A.U enpresak (lehengo Namainsa) luzatzen dituen txosten teknikoen zenbatekoa".

3) Ordenantza fiskala, Erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena.

I. epigrafea.-Zangak irekitzea.

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzaren sorrarazpena izanen da: 18 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal bat bada edo gehiago, metro luze bakoitzagatik: 20 euro.

I.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide batean edo bide nahiz zati nagusi batean, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

-Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 20 euro.

Fidantzak zangak irekitzeagatik:

Zangak irekitzeagatik, metro lineal bakoitzeko sortuko da fidantza bat, honakoa: 50 euro.

4) Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzuak erabiltzeko tasak arautzen dituena:

Ehorzketak.

A) Lurpean: 96 euro.

B) Horma-hilobian: 48 euro.

C) Errauts-kutxategian: 36 euro.

D) Panteoian: 107 euro.

Panteoiak.

Ez da lurzati gehiagorik emanen panteoietarako.

a) Horma-hilobiak:

1.-Betiereko kontzesioak: 714 euro.

2.-Hamar urteko okupazioa, luzapenarekin:

-Hamar urteko okupazioa: 288 euro.

-Hamar urteko luzapena: 296 euro.

B) Errauts-kutxategiak:

1.-Betiereko kontzesioak: 117 euro.

-10 urteko okupazioa: 53 euro.

-10 urteko luzapena: 53 euro.

C) Lurpeko hilobiak.

-Hamar urteko okupazioa: 318 euro.

-Hamar urteko luzapena: 318 euro.

Tasa horiek guztiak 100 euro handituko dira Irurtzunen erroldatuta ez dauden pertsonentzat.

5) Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena:

a) Igerileku eta instalazio osagarrien tasak:

-Urteko kuota, 5 urte bitarte: 0 euro.

-Urteko kuota, 14 urte bitarte: 54 euro.

-Urteko kuota, 14 -18 urte: 65 euro.

-Urteko kuota helduak, 18 -65 urte: 86 euro.

-Urteko kuota, 65 urtetik goitikoak (Irurtzunen edo Arakilen erroldatuak): 0 euro.

-Sarrera, 14 urtetik beheitikoak: 4 euro (astegun eta jaiegunak).

-Sarrera, 14 urtetik goitikoak: 6,5 euro (astegun eta jaiegunak).

-Sarrera, 65 urtetik goitikoak (Irurtzunen edo Arakilen erroldatu gabeak): 3 euro.

-Abonamenduak 15 egunetarako, 14 urtetik beheitikoak: 30 euro.

-Abonamenduak 15 egunetarako, 14 urtetik goitikoak: 48 euro.

b) Kiroldegiko pabilioia:

-Tarifa bakarra: 19 euro/ordua.

c) Pilotaleku estalia:

-Tarifa bakarra, 17 foku: 10,30 euro/ordua.

d) Eskolako instalazioak eta lokalak:

-Gelako tarifa: 4,40 euro/ordua.

-Jantokiko tarifa: 15 euro/ordua.

Irabaki asmorik gabeko jarduerak badira, tarifa 2,50 euro izanen da, gelako eta eguneko. Gela erabiltzen bada astean 5 egunez, %20ko beherapena eginen da; 15 egunez bada, beherapena %30ekoa izanen da, eta 30 egunez bada, %50ekoa izanen da. Berriz, urte osoz bada, beherapena %80koa izanen da.

6) Ordenantza fiskala, Musika Eskolako tasak arautzen dituena:

Musika Eskola:

A) 2012-2013 ikasturteko kuotak:

-Irurtzungo, Itzako, Imozko, Ollarango eta Arakilgo ikasleak: 36 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

-Irurtzungo, Itzako, Imozko, Ollarango eta Arakilgo ikasleak, familia ugarikoak badira edo familia bateko bigarren kideak badira. 21 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

-Beste herrietako ikasleak, 78 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

-Irakasleak-ikasleak, 36 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

B) Matrikula: 30 euro/ikastaroa.

C) Atakondoa Ikastetxeko musika lantegia, 100 euro/ikasturtea.

7) Ordenantza fiskala, Kultur Etxeko auditorioan egiten diren kultur jardueren prezio publikoak arautzen dituena:

Kultur etxeko auditorioa:

Sarrera: lagun bakoitzeko 0 euro, gutxienez, eta 20 euro, gehienez.

Lokalak:

-Aretoak, 3 euro orduko.

-Aretoa, iraupen ertain-luzeko ikastaroetarako: euro 1/ordua.

-Ekitaldi aretoa: 15 euro/ordua.

8) Ordenantza fiskala, Merkataritza ez egonkorra, merkatu txikia eta bestelakoak arautzen dituena:

a) Merkatu txikia:

-Hiruhileko tarifa, 4 metro bitarteko saltokietarako: 84 euro.

-Hiruhileko tarifa, 4tik 6 metro bitarteko saltokietarako: 129 euro.

-Hiruhileko tarifa, 6tik 8 metro bitarteko saltokietarako: 186 euro.

-Hiruhileko tarifa, 8tik 10 metro bitarteko saltokietarako: 229 euro.

b) Noizbehinkako merkataritza:

-Saltokiak, txosnak, atrakzioak eta antzekoak, euro 1 egunean metro koadro bakoitzeko.

-Txurro dendak eta antzekoak, 1 euro egunean metro koadro bakoitzeko.

9) Ordenantza fiskala, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

I.1. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitza: 26 euro urtean.

I.2. Kutxa makinak: 300 euro/urtea.

1.3. Saltzeko makinak: 50 euro makinako, urtean.

1.4. Edukiontziak eta obretako etxola: 40 euro, gutxienez. 20 egunetik aurrera, 2 euro egunean.

I.5. Aldamioak: gutxienez 40 euro, 20 egunetik aurrera, 2 euro egunean.

1.6. Garabiak edo garabi-kamioiak: 40 euro, gutxienez. 20 egunetik aurrera, 2 euro egunean.

1.7. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitza: euro 1.

1.8. Hesiak edo itxiturak: 40 euro, gutxienez. 20 egunetik aurrera, 2 euro egunean.

1.9. Bestelako aprobetxamenduak: 40 euro, gutxienez. 20 egunetik aurrera, 2 euro egunean.

Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak %50 beheitituko dira.

Trafikoaren edo oinezkoen joan-etorria galarazten bada, tasa bikoitza izanen da okupazio guztietan.

10) Ordenantza, Eskola garraioa arautzen duena:

-615 euro.

11) Ordenantza, Etxeko animaliak edukitzea arautzen duena.

-Zehapena, arau-hauste arinagatik: 60 euro.

-Zehapena, arau-hauste arinean berrerortzeagatik: 120 euro.

Irurtzunen, 2013ko otsailaren 5ean.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1301804