37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua 2. poligonoko 270. lurzatian.
Behin betiko onespena

Udalak 2013ko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, aldaketa xehakatua behin betiko onetsi zen Uharteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, Oihana karrikako 80, 82, 84, 86 eta 88ko jabeen elkarteak sustatua, 2. poligonoko 270. lurzatiari dagokionez. Francisco M. Zuasti Elizondo arkitektoak prestatu du. 2012MPGO0003 espedientea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49 eta 80.1 artikuluetan, 79.3, 74, 81.1 artikuluei eta haiekin bat heldu direnei dagokienez, ezarritako ondorioetarako, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau, baita aldaketaren testua ere.

TESTU ARAUEMAILEA

-"Aplikatzeko araudia Mokarteko Plan Partziala da, 2010eko urriaren 22an behin betiko onetsi zena, baita Mokarteko Plan Partzialean egin zen aldaketa, Uharteko Udalak 2005eko otsailaren 24ko osoko bilkuran behin betiko onetsi zuena. Araudi horretatik hau ondorioztatzen da:

8. artikulua. Atikoen atzeraematea.

Atikoak 2 metro atzeraemanen dira gainerako solairuetarako markaturiko lerrokaduren aldean. Kontuan hartu beharko da ezen, atikoaren azpi-azpian dagoen solairuan hegalkin bat baldin bada, bi metroko atzeraematea hegalkinetik aitzina kontatuko da.

Salbuespenez, onartuko da atikoan instalazio eta zerbitzuen elementu komunek eta bolumenek lerrokadura hori gainditzea, baina inoiz ere gehieneko eta nahitaezko lerrokadura gainditu gabe.

-Tramitatu den espedienteak aldaketa dakarkio Mokarteko Plan Partzialari, posible izan dadin Uharteko Oihana karrikako 80tik 88ra bitarteko zenbakietan dauden higienen iparraldeko terrazen itxitura. Aldaketen proposamenak dakarren puntu zehatza da atikoko gehieneko lerrokaduraren aldaketa, planteatzen baitu ezen, iparraldera jotzen duten etxebizitzen baldintza termikoak hobetzeko, eraikuntza aitzinatu ahal izan dadila beheko solairurako ezarritako lerrokaduraraino (hegalkina barne). Terraza hauen itxitura metalezko profilen bidez egin beharko da, eraikinaren egungo fatzada osatzen dutenen baldintza bertsuetan.

-Hirigintzako espedientea onesten bada, jakinarazi beharko zaie etxebizitzen jabeei, jakin dezaten agirian deskribaturiko obrek ez dietela etxebizitzen azalera handitzeko eskubiderik ematen".

Uharten, 2013ko otsailaren 11n.-Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1302175