37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua 1. poligonoko 1314. lurzatian.
Behin betiko onespena

2013ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran erabakita, aldaketa xehakatua behin betiko onetsi zen Uharteko Udal Plan Orokorrean EGAHRBU S.L.k sustaturik, 1. poligonoko 1314. lurzatiari dagokionez, Joaquín M.ª Esparza Urisarri, Fernando J. Galle Fuente eta Diego M. Garatea Aznar arkitektoek prestatua. 2012MPGO0009 espedientea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49 eta 80.1 artikuluetan, 79.3, 74, 81.1 artikuluei eta haiekin bat heldu direnei dagokienez, ezarritako ondorioetarako, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau, baita aldaketaren testua ere.

TESTU ARAUEMAILEA

-"Aplikatzeko araudia da Areta 2ko Plan Partziala, 2003ko urtarrilaren 24az geroztik indarra duena. Geroago, 2005ean, Plan Partzial horren aldaketa onetsi zen, proiektu honen xede den lurzatiari eragin ez bazion ere. Araudi horretatik hau ondorioztatzen da:

  • Erabilerak: industria.
  • Lurzatiaren azalera: 1.611,14 m².
  • Gehieneko okupazioa: 900,09 m².
  • Eraikuntzaren gehieneko lerrokadura:
  • Iparraldeko mugan (bide nagusia): 5,0 m².
  • Hegoaldeko mugan (berdegunea): 4,5 m².
  • Ekialdeko mugan: 0,0 m².
  • Mendebaldeko mugan: 10,0 m².
  • Gehieneko eraikigarritasuna: 1.800,18 m².
  • Gehieneko garaiera: B+1.
  • Homogeneizazio koefizientea:
  • Industriarako eraikina 1,0 Au/m².
  • Lurzati pribatua 0,2 Au/m².

-Aurkeztutako hirigintzako espedienteak honako aldaketa hauek dakarzkio indarra duen araudiari:

  • Eraikinen gehieneko lerrokadura:
  • Iparraldeko mugan (bide nagusia): 5,0 m².
  • Hegoaldeko mugan (berdegunea): 4,5 m².
  • Ekialdeko mugan: 0,0 m².
  • Mendebaldeko mugan: 0,0 m².
  • Gehieneko eraikigarritasuna: 1.800,18 m².
  • Gehieneko garaiera: B+1.
  • Gehieneko okupazioa: 1.288,22 m².

-Oroitarazten da ezen, lurzatian eraikina egiteko tenorean, justifikatu beharko direla bai eraikigarritasun kontsumitua konplitu dela bai aprobetxamendua.

-Orobat oroitarazten da ezen, Areta 2ko Plan Partziala arautzen duten ordenantzen 11. artikuluan zehazten denez, "onartuko da industriarako zenbait eraikuntza bereizi lurzati bakarrean elkartzea, eraikuntzaren parametroen multzoa osatzen denean industria elkartu bakoitzerako lurzati bereizi bat balitz bezalako neurri berean". Bertze alde batetik, honako hau xedatu da, halaber: "onartuko da establezimenduak eraikuntza-unitate berean elkartzea, baina orduan industria bereizi bakoitzak 300 m²-ko azalera eraikia izan behar du, gutienez, beheko solairuan".

Uharten, 2013ko otsailaren 11n.-Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1302174