37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZAGRA

Deialdia, Azagrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko

Azagrako alkateak, 2013ko urtarrilaren 31ko ebazpenaren bidez, deialdia onetsi du, Azagrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko.

OINARRIAK

1.-Arau orokorrak.

1.1.-Deialdia honen helburua da Azagrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzea.

1.2.-Oposizio-lehiaketa honetarako deia egin da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1.3.-Deialdiko lanpostua betetzeko izendatzen den langileak jasoko ditu bete beharreko administrari-ofizial lanposturako Azagrako Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsariak eta osagarriak.

2.-Betebeharrak.

Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean eta izendapena egin arte:

a) Azagrako Udalaren zerbitzuko langile finko izatea.

b) Administrari laguntzaile izateko lanpostu baterako izendatua izatea.

c) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokidea izatea eta izangaiak administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua duela frogatzea; edo administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua duela frogatzea.

3.-Eskabideak.

3.1.-Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Azagrako Udaleko Erregistro Orokorraren bulegoan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 30 egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunerako. Eskabide eredua eskuratzeko, Udaleko Erregistro Orokorrera jo beharko da.

3.2.-Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Deialdiaren 2.d) atalean aipatzen den tituluaren kopia egiaztatua, baldin eta izangaiak ez badu zortzi urteko antzinatasun aitortua deialdia argitaratzen den egunean.

b) Deialdi honen 7.2 atalean ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, jatorrizkoak edo kopia behar bezala konpultsatuak. Izangaiek merezimenduak alegatu eta egiaztatuko dituzte baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

3.3.-Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1.-Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Azagrako Udaleko alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2.-Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3.-Erreklamazioak egiteko epea burutu eta haiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.4.-Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

4.5.-Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.-Epaimahaia.

5.1.-Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

-Mahaiburua: Ismael Pastor Murgui, Azagrako alkatea.

Ordezkoa: Esther Muñoz Macaya, Azagrako zinegotzia.

-Mahaikidea: José Luis Pérez Sola, langileen ordezkari gisa.

Ordezkoa: Pedro J. Luri Martínez, langileen ordezkari gisa.

-Mahaikidea: Rosa M. Martín Martínez, administrari-ofiziala.

Ordezkoa: M.ª Pilar Barricarte, kontu-hartzailea.

-Mahaikidea: Miguel Chivite Sesma, Azkoiengo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Raquel García Pérez, Cadreitako Udaleko idazkaria.

-Mahaikide idazkaria: María Jesús Hernández Luri, Azagrako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: M.ª Pilar Artajo Ayesa, Funesko Udaleko idazkaria.

5.2.-Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengo osoa bederen agertu gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3.-Kalifikazio epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4.-Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5.-Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1.-Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2.-Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zein ordutan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.

7.-Lehiaketaldia.

7.1.-Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2.-Merezimenduen baremoa.

a) Nafarroako administrazio publikoetan, administrari laguntzailearen lanpostuan egindako urte bakoitzeko, 4 puntu. Gehienez ere, 20 puntu.

b) Administrazio publikoetako langileendako antolatutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroetara joateagatik lortutako titulu edo ziurtagiri bakoitzagatik:

-15 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzagatik: puntu 1.

-15 orduko edo gehiagoko ikastaro bakoitzagatik: 1,5 puntu.

Gehienez ere 10 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

7.3.-Lehiaketaldiko puntuazioa, gehienez ere, 30 puntukoa izanen da.

7.4.-Lehiaketaldia burututakoan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa emanen da argitara Azagrako Udaleko iragarki oholean.

8.-Oposizioaldia.

8.1.-Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

a) Lehen ariketa: ariketa teoriko-praktikoa, 20 galdera (test modukoak) erantzuteko, deialdi honen II. eranskinean agertzen diren informatikako gaiei buruzkoa.

Ariketa hau egiteko 40 minutu emanen dira gehienez.

Ariketaren puntuazioa, gehienez ere: 20 puntu; gutxieneko puntuazioa: 10 puntu.

b) Bigarren ariketa: III. eranskinean ageri diren Kudeaketa Administratiboko eta Zuzenbideko gaiei buruzko 50 galdera teoriko-praktikori (test erakoak) erantzun beharko zaie.

Ariketa hau egiteko 120 minutu emanen dira gehienez.

Puntuazioa, gehienez ere: 50 puntu; gutxieneko puntuazioa: 25 puntu.

8.2.-Oposizioaldian 70 puntu emanen dira gehienez.

8.3.-Oposizioaldiko ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

9.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

9.1.-Ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak Azagrako Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian ikusgai jarriko du gainditu dutenen zerrenda, puntuazio osoaren arabera ordenaturik, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako puntuazioak batu ondotik. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian administrazio publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da.

9.2.-Gutxieneko puntuazioa gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio epaimahiak Azagrako Udaleko alkateari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3.-Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar eguneko epearen barrenean, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Udalaren erregistro orokorrean:

a) Zinpeko aitorpena, eta hartan adierazi ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

9.4.-Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatuko eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna ukatu gabe.

9.5.-Aurreko 9.4 atalean azaldutakoa gertatuz gero, azterketa gainditzen dutenen zerrendan, 9.1 atalekoan, ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

10.-Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1.-Aurreko oinarrian aipatu hautapen prozedura buruturik, alkateak, ebazpen baten bidez, Azagrako Udaleko administrari-ofizial izendatuko du hautapen prozedura gainditurik puntu gehien lortu dituen izangaia.

10.2.-Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3-Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Azagrakko Udaleko C mailako funtzionario eta administrari-ofizial bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aurreko oinarrian aurreikusi bezala jokatuko da.

11.-Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien kontra edo hura aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, ondoko errekurtsoetako bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2013ko urtarrilaren 29an.-Alkatea, Ismael Pastor Murgui.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, Azagrako Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoeran betetzeko deialdian parte hartzeko (..... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, data: .................).

1.-Norberaren datuak:

Izen-deiturak: ........................................, NAN zenbakia: ............, egungo helbidea: ....................................................., posta kodea: ......., herria: ................................, telefonoa: ...............

2.-Administrazio datuak:

Zein lanpostutarako izendatua dagoen ..............................................

Maila edo taldea .....................

3.-Erantzukizuna nirea izanik, honako hau diot:

a) Karguan aritzea galarazten didan gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

b) Ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunik.

c) Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

d) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasuna baino handiagoa onartua dudala.

e) Azagrako Udalean jardunean nagoela, D mailako administrari laguntzaile lanpostu batean.

4.-Deialdian onartua izateko, eskabidearekin batera honako tituluak, edo horrelakoak baditudala frogatzeko agiriak, aurkezten ditut: Batxilergokoa, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokidea.

Halaber, eskabideari atxiki dizkiodala baremoan ezarritakoaren arabera lehiaketaldian baloratzeko azaltzen ditudan merezimenduen egiaztagiriak.

(X batez adierazi dut igoerarako sarbidea):

-Titulazioa eta egiazko 5 zerbitzu urte ............

-Egiazko 8 zerbitzu urte ..................................

Horiek horrela,

Eskabidea behar bezala eta epearen barrenean aurkeztu dela onartzeko eskatzen dut, eta hortaz, Azagrako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta barne igoeraz betetzeko deialdian onartua izan nadila.

(Eguna eta sinadura)

AZAGRAKO UDALEKO ALKATE JAUNA.

II. ERANSKINA

Informatika

1.-Hardware. Mikroordenagailu baten osagaiak: oinarrizko kontzeptuak. Periferiko erabilienak.

2.-Windows ingurunearen (Windows 95) eginkizun nagusiak.

3.-Testu prozesadoreen eginkizun nagusiak. Windowserako Word prozesadoreen oinarrizko funtzionamendua.

4.-Kalkulu orriaren eginkizun nagusiak. Excel kalkulu orriaren oinarrizko funtzionamendua.

III. ERANSKINA

Kudeaketa Administratiboa eta Zuzenbidea

1.-Nafarroako Toki Entitateak. Antolaketa eta administrazioa. Gora jotzeko errekurtsoa.

2.-Aurrekontua: kontzeptua eta aurrekontuen printzipioak.

3.-Administrazio publikoen jarduera: arau orokorrak. Baldintzak eta epeak. Administrazio egintzen betebeharrak. Administrazio egintzen eraginkortasuna: jakinaraztea eta argitaratzea.

4.-Nafarroako toki entitateen kontratuak. Xedapen orokorrak. Prestatzeko jarduketa administratiboak. Esleitzeko prozedurak eta moduak.

5.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea. Nafarroako Toki Ogasunen baliabide motak.

Iragarkiaren kodea: L1301695