37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E taldeko edo mailako lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 7ko 23/2011 Ebazpenaren bidez onetsia (2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 18koa).

Javier Carrera Murillo jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 8an emandako 2625/2012 Ebazpenaren aurka. Hartan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E taldeko edo mailako 65 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozeduran, 59 izangai izendatu ziren eta 5 kontratatzeko bidezkotasuna erabaki zen; hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2013ko otsailaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1302222