37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

132E/2012 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Zizurko udal mugapean, Muru Asteraingo U.E.3.3. urbanizaziorako aireko-lurpeko linea elektrikoa eta 400 kVA-ko transformazio zentro bat jartzeko proiekturako. Sustatzailea Electra Valdizarbe S.A. da. Espediente zenbakia: 0001-0015-2012-000077.

2012ko ekainaren 1ean Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I. epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Proiektaturiko jarduketaren helburua da Muru Asteraingo U.E.3.3. urbanizazioa energia elektrikoz hornitzea, Zizurko udal mugapean. Horretarako, lurpeko-aireko linea elektriko bat proiektatu da (381 metro airez, 214 metro lurpean), "Undio-Getze" aireko linearen 03.09 euskarritik urbanizazio horretan kokatuko den transformazio zentro bateraino.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Zizurko udal mugapean, Muru Asteraingo U.E.3.3. urbanizaziorako aireko-lurpeko linea elektrikoa eta 400 kVA-ko transformazio zentro bat jartzeko proiekturako. Sustatzailea Electra Valdizarbe S.A. da.

2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean egonen da:

-Aurkeztutako proiektuarekin bat, hegaztiak babesteko baldintzak betetzearren eta linea berrian elektrokutatzeko arriskua murriztearren, U70AB30 isolagailu polimerioak eta lotura-grapak erabiliko dira (BCAC motako estalki aurremoldatuekin eta grapari eta eroaleari atxikitako OLIT motako tutu-zorro isolatzailearekin babestuak), metalezko gurutzetaren eta elementu eroale ez isolatuaren artean metro bateko distantzia isolatua, jarraian, lortu arte.

-Deribazioko euskarrian elektrokuzio arriskua murrizteko, eta aurkeztutako dokumentazioarekin bat, erabat isolatuko dira linea nagusiko zubi lokak, baita horien eta linea deribatuaren arteko lotuneak ere.

-Aireko linearen amaierako euskarrian eta eroaleak lurpeko linearekin duen konexioan elektrokuzio arriskua saihesteko, erabat isolatuko dira lineako eroaleak eta XS zirkuitu-etengailuak lotzeko zubiak, horien eta tximistorratz autobalbulen arteko lotuneak eta horien eta konexioko botilen artekoak. Isolamenduan erabiliko den materialak goi tentsioko lanetarako eta hegaztiak babesteko egokia izan beharko du. Bestetik, tximistorratz autobalbulak BCAC ("Bushing Connection Animal Cover") aurremoldeatutako estalkiekin edo antzekoekin babestuko dira.

-Altxonbidearen T-8 zeharbidearen gaineko ukipenei dagokienez, Plangintza eta Laguntza Atalak emandako txostenaren baldintzak bete beharko dira.

-Egin gogo den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskumena duen organoari eskatuta.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, ebazpen horren gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Zizurko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko irailaren 5ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1301351