37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

14/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez, 2012. urtean Nafarroako nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txosten bidez adierazten du beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Nafarroako nekazariek eta abeltzainek nekazaritza produktuengatik 2012an jasotako prezioen indizeen aldaketa-tasei buruzko informazio estatistikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea hobeki betetzeko. Foru Lege horrek agintzen du horiek erabili behar direla Nafarroako toki entitateek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako herrilur aprobetxamenduetan egiten dituzten urte anitzeko errentamenduen prezioaren urteroko eguneratzeetan.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2012an Nafarroako nekazariek eta abeltzainek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2005).

2. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 15ean.-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

ERANSKINA

2012. urtean nekazariek eta abeltzainek jasotako
prezioen indizeen aldaketak

Aldaketak ehunekoetan

ZEREALAK

12,37

LEKADUNAK

4,53

PATATA

11,53

INDUSTRIA LABOREAK

21,31

BAZKA LABOREAK

8,92

FRUTAK

18,11

FRUITU LEHORRAK

24,30

BARAZKIAK

10,31

MAHASTIGINTZA ETA ARDOGINTZA

37,87

NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA

15,11

GIZENTZEKO BEHI AZIENDA

5,43

GIZENTZEKO ARDI AZIENDA

1,53

GIZENTZEKO AHUNTZ AZIENDA

7,24

GIZENTZEKO ZERRI AZIENDA

10,14

GIZENTZEKO HEGAZTIAK

7,53

GIZENTZEKO UNTXIAK

-0,84

ESNEA

-0,59

ARRAUTZAK

39,95

ARTILEA

-7,72

ANIMALIA PRODUKTUAK, GUZTIRA

9,36

ZURA

3,24

OIHANGINTZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA

3,24

KOBRATUTAKO PREZIOEN OROKORRA

12,18

Iragarkiaren kodea: F1301450