37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 2/2013 FORU DEKRETUA, otsailaren 20koa, Eugenio Simón Acosta jauna Nafarroako Kontseiluko buru izendatzen duena.

Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legearen 7.1 artikuluak ezartzen du kontseiluburua kontseilukideen artetik aukeratuko dela, gehiengo osoz eta bozketa sekretuaren bidez. Izendapena Nafarroako Gobernuko lehendakariari proposatutako zaio.

2013ko otsailaren 20ko idazki baten bidez, Nafarroako Kontseiluak Nafarroako Gobernuko lehendakariari proposatu zion Eugenio Simón Acosta kontseilukide jauna kontseiluburu izendatzea, Kontseiluak hala erabaki baitzuen 2013ko otsailaren 20ko eraketa bileran.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluari buruzko martxoaren 16ko 8/1999 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

Eugenio Simón Acosta jauna Nafarroako Kontseiluko buru izendatzea. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko otsailaren 20an.-Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1302744