37. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 22/2013 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez Nafarroako Zorraren jaulkipena arautu zen, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko 2013ko urtarrilaren 16an hartutako Erabakiaren babesean.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 22/2013 Foru Aginduaren 1. eta 5. artikuluetan akatsak egin direla oharturik, ondotik zuzentzen dira dagokien akats zuzenketa argitaratuz. Foru agindu hori 2013ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28koan, eta haren bidez Nafarroako Zorraren jaulkipena arautu zen, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko 2013ko urtarrilaren 16an hartutako Erabakiaren babesean.

925. orriko lehengo zutabean, 1. artikuluan, "%4,28" dioen tokian "%4,20" behar du, eta honela dioen tokian: "Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko ekainaren 30ean", honela behar du: "Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko ekainaren 30ean. Lehen ordainketa 2013ko ekainaren 30ean eginen da".

925. orriko bigarren zutabean, 5. artikuluan, "Jaulkipenaren interesak 2014tik 2016ra bitarteko ekitaldietako gastuen aurrekontuetan bidezkoa den kontu-sailari aplikatuko zaizkio, bi ekitaldi horiek barne" dioen tokian, honela behar du: "Jaulkipenaren interesak 2013ko gastuen aurrekontuaren "Nafarroako Zorraren interesak" izeneko 112003 11430 3000 951100 kontu-sailari aplikatuko zaizkio, bai eta 2014tik 2016ra bitarteko ekitaldietako haren pareko kontu-sailei ere".

Iruñean, 2013ko otsailaren 11n.-Idazkari tekniko nagusia, Pedro Ugalde Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: F1302223