2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Berriobeitiko Udal Planeko BP.I-16 eta BP.I-8 unitateetako hirigintzako fitxen aldaketa xehakatua. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2013ko otsailaren 5ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriobeitiko Udal Planeko BP.I-16 (Plazaola industrialdea) eta BP.I-8 (Sarrió industrialdea) unitateetako hirigintzako fitxen aldaketa xehakatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Berriobeitin, 2013ko otsailaren 8an.-Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1302038