4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 542/2011 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan 542/2011 prozedura arrunta bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
Epaia:
Iruñean, 2012ko azaroaren 19an, Victoria Rubio Jiménez andreak, Iruñeko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 542/2011 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Lamborghini Caloreclima España, S.A. entitateak sustatu du, Marcos Lazcano prokuradore andreak ordezkatuta eta Moncholí legelari jaunak zuzenduta, auzi-ihesean diren Francisco Javier Plano Olaverriren eta Luis Ángel Lana Pérezen aurka. Hona hemen.
Epaitza:
Osorik baiesten dut Lamborghini Caloreclima España, S.A. enpresaren prozesuko ordezkaritzak Francisco Javier Plano Olaverriren eta Luis Ángel Lana Pérezen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, kondenatzen ditut auzi-jartzaileari hogei mila bostehun eta sei euro eta laurogeita zazpi zentimo (20.506,87) solidarioki ordaintzera, gehi bosgarren arrazoibide juridikoan adierazitako interesak, eta kostuak.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen. Errekurtsoa jartzerakoan frogatu egin behar dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Epaile magistratua:
Eta Francisco Javier Plano Olaverriri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko urtarrilaren 24an.-Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.
Iragarkiaren kodea: J1301228