34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 148/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jaunak, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Geovany Ciro Cirok eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Sofá Confort Marcalu, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 148/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedatu dut.-Azken irailaren 14ko autoan, data bereko dekretuan eta iazko urriaren 18ko kaudimengabeziaren deklarazioan atzemandako oker materiala zuzendu behar nuela. Ebazpen horien xedapen zatietan jasota geldi dadila betearazpena abiarazi, neurri exekutiboak hartu eta kaudimengabezia deklaratzen dela 10.305,08 euroko printzipalaren, 618,30 euroko behin-behineko interesen eta konstuetarako aurreikusi den 1.030,50 euroko zenbatekoaren gainean.

Aipatu ebazpenen gainerako erabakiei bere horretan eutsiko zaie.

Berariaz ohartarazten da ezin dela auto honen aurkako inolako errekurtsorik jarri, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 251. artikuluan ezarritakoaren arabera, baina aldatzen den ebazpenaren aurka bidezko diren errekurtsoak, epaian bertan azaldu zirenak, egin daitezkeela. Errekurtso horiek jartzeko epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Hala agindu eta sinatu du Maite Alejandro Aranzamendi andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lan arloko 4. Epaitegiko epaile magistratuak. Fede ematen dut.

Eta Sofa Confort Marcalu, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 24an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1301227