4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 277/2012 prozedura arrunta
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Olaia Fraile Graciak eta Ana María Gracia Navarrok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Gestión Asistencial Ribera, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 277/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Olaia Fraile Gracia eta Ana María García Navarro andreak atzera egintzat jotzen dira, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta Gestión Asistencial Ribera Sociedad Limitadaren aurka jarritako demandan; demandaren ondorioz egindako jarduketak artxibatuko dira beste tramiterik gabe, eta horren oharra jasoko da erregistro liburu egokian.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean.
Eta Gestión Asistencial Ribera, Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko urtarrilaren 15ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1300703