4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 1098/2012 prozedura
Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Ainara Rodríguez Candelario andreak eskaturik, kontratu baten suntsiarazpena dela-eta, Luz de Navarra, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1098/2012 prozeduran, honako epaitza hau duen epaia eman da 2012ko abenduaren 20an:
"Ezesten dut kontratuaren suntsiarazpena eta baiesten dut Ainara Rodríguez Candelario andreak, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Luz de Navarra, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 5.238,57 euro gordin ordaintzera, gehi diru kopuru horrek sorrarazitako %10eko berandutza-interesak.
Halaber, Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut, soldatak bermatzeko legez izan lezakeen erantzukizunari dagokionez.
Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, eta zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160 0000 65 1098 12 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160 0000 67 1098 12 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.
Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut".
Eta Luz de Navarra, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko urtarrilaren 9an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1300670