4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 272/2012 prozedura arrunta
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Freddy Otoniel Santana Cascok eskaturik, Serimpe, Sociedad Anónimaren, Miguel Rico y Asociados Gestión, Sociedad Limitadaren, Miguel Rico y Asociados Holding, Sociedad Limitadaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 272/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Epaitza:
Partez baiesten dut jarduketa hauek eragin dituen demanda, hots, Fredy Otoniel Santana Casco jaunak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Serimpe Sociedad Anónima, Miguel Rico y Asociados Holding Sociedad Limitada, Miguel Rico y Asociados Gestión Sociedad Limitada enpresen eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritakoa, eta horrenbestez, Serimpe Sociedad Anónima enpresa kondenatzen dut auzi-jartzaileari 25.802,50 euro ordaintzera, gehi urtean %10eko berandutza interesak (15.188,00 euroren gainekoak), eta Soldatak Berbatzeko Funtsa absolbitzen dut hari egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa. Absolbitzen ditut Miguel Rico y Asociados Holding Sociedad Limitada, Miguel Rico y Asociados Gestión Sociedad Limitada enpresak ere.
Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean iragarriko dena. Horretarako, aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.
Enpresari ohartarazten zaio ezen, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 300 euro sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (0030 1846 42 0005001274 kontua, eta 3159 0000 65 0272 12 kontzeptua. Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru-zenbatekoa sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, 3159 0000 67 0272 12 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkezten ahalko da, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
E/.
Eta Serimpe Sociedad Anónimari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko urtarrilaren 22an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1301031