4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 408/2012 prozedura arrunta
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Pilar Bonito Marquezek eta Antonio Maroto Gonzálezek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Construcciones Eceolaza, S.A. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 408/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Pilar Bonito Marquez andrea eta Antonio Maroto González jauna atzera egintzat jotzen dira, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta Construcciones Eceolaza, SAren aurka jarritako demandan; demandaren ondorioz egindako jarduketak artxibatuko dira beste tramiterik gabe, eta horren oharra jasoko da erregistro liburu egokian.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean.
Hori erabaki eta sinatzen dut.
Eta Construcciones Eceolaza SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1300967