4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 175/2012 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Guillermo Irigaray Calvok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Ronsaul 25, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 175/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da gaurko egunean:
"Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, erabaki da: betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Ronsaul, 25 S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorra 10.371,40 eurokoa da, interesak 622,28 euro eta kostuak 1.037,14 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.
Eta Ronsaul 25, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2013ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1300945