4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 175/2012 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Guillermo Irigaray Calvok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta , Ronsaul 25, S.L.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 175/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten betearazpen-auto orokorra eta dekretua eman dira 2012ko abenduaren 11n:
"Ikusirik emandako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak (xedapen zatia): bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Guillermo Irigaray Calvok eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Ronsaul 25, S.L.ren aurka, 10.371,40 euroko printzipala ordain dezan, gehi 622,28 euroko interesak eta 1.037,14 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskura dauden erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean."
Eta
"Ikusirik emandako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, ondoko xedapen zatia erabaki da: eman bekie entzunaldia Soldatak Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, atxikitzeko moduko ondasun gehiago izendatzeko aukera izan dezaten hamar eguneko epean. Ohartaraziko zaie hala egin ezik behin-behineko kaudimengabeziaren autoa emanen dela betearazpen honetan."
Eta Ronsaul 25, S.L.I.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Iruñean, 2013ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1300944