34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 14/2012 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Lucia Irañeta Del Campok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Exclussivas Mutilsan, S.L.L enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 14/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"Ikusirik goian aipatutako legezko manuak eta oro har kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak, erabaki da:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Exclussivas Mutilsan, SLren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorra 3.226,85 eurokoa da, interesak 193,61 euro eta kostuak 322,69 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta."

Eta Exclussivas Mutilsan, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1300943