34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 192/2008 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Azucena Cienfuegos Pradak, Carlos Ruza Osanzek, Margarita Haro Guerrerok eta Jesús Aguirre Chivitek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, C-7 Seguridad, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 192/2008 prozeduran, epaia eman da 2012ko abenduaren 4an. Honela dio epaitzak:

Baiesten dut Azucena Cienfuegos Pradak, Carlos Ruza Osanzek, Margarita Haro Guerrerok eta Jesús Aguirre Chivitek C-7 Seguridad, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileei diru kopuru hauek ordaintzera, erreklamazioaren xede diren epeetan aparteko orduen ordainketan dauden aldeak direla-eta.

Azucena Cienfuegos Pradari, 177,21 euro.

Carlos Ruza Osanzi, 256,66 euro.

Margarita Haro Guerrerori, 478,09 euro.

Jesús Aguirre Chiviteri, 369,84 euro.

Eta gainerako demandatuak kondenatzen ditut deklarazio honi men egitera.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta ohartaraz bekie haren kontra ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta C-7 Seguridad, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 16an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1300732