4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 3562/2012 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
502/2012 epaia.
Iruñean, 2012ko abenduaren12an.
Espainiako Erregearen izenean eman du, Iruñean, 2012ko abenduaren 12an, Luis Sarrato Martínez Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu jaunak, zeinak aztertu baititu 3562/2012 falta-judizioko jarduketak, ustezko ebasketa-falta bat dela eta. Auzian alderdi hauek izan dira: Fiskaltza, akzio publikoa ordezkatuz; salatzaile gisa, Hugo Dragon, eta, salatu gisa, María Fernanda Simancas Maza, Iliana-Patricia Orellana Naranjo eta Sonia Verónica Yaruqui Masanche. Ebazpen hau eman da, honako hauetan oinarriturik,
Epaitza:
María Fernanda Simancas Maza, Iliana-Patricia Orellana Naranjo eta Sonia Verónica Yaruqui Masanche absolbitu egiten ditut auzi honetan egozten zaien ebasketa baten faltatik. Kostuak ofizioz ordainduko dira.
Epai hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Eraman bedi haren ziurtapena auto nagusietara eta jakinaraz bekie Fiskaltzari eta alderdiei.
Hori erabaki, agindu eta sinatu du Luis Sarrato Martínez jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak; fede ematen dut.
Publiko egitea.-Epai hori eman duen epaileak hura irakurri eta publiko egin du, jendaurreko entzunaldian, Iruñean, 2012ko abenduaren 12an.
Eta Iliana-Patricia Orellana Naranjori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko urtarrilaren 20an.-Magistratua, Inés Hualde Juvera.
Iragarkiaren kodea: J1301229