34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. Ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 803/2011 familia-prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitza:

Partez baiesten dut Pablo Epalza auzitegietako prokuradore jaunak, Kelly Johana Soler Tamayo andrea ordezkatuz, Jorge Alonso Lamprea Peña jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarri duen demanda, eta, horrenbestez, pertsonen eta ondarearen gaineko neurri hauek ezartzea erabakitzen dut:

1.-Daniela alaba adingabearen zaintza eta jagoletza Soler andreari ematen zaizkio. Halaber, guraso-ahalaren titularrak bi gurasoak direla ezertan ukatu gabe, amak bakarrik erabiliko du adingabeen gaineko guraso-ahala.

2.-Azaldutakoa dela-eta, ez da bidezkoa oraingoz bisitetarako araubiderik ezartzea. Erabaki hori alda liteke une horretan dauden inguruabarrak baloratuta, etorkizunean oraingo egoera aldatuz gero.

3.-Damprea jaunak adingabearentzat hilean 150 euroko mantenu pentsioa ordainduko du, hamabi hilabetekotan, ordainketa aurreratuetan, hilaren lehen bost egunen barnean, auzi-jartzaileak adierazten duen kontu korrontean. Pentsio horren zenbatekoa urtero berrikusiko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo legez hura ordezten duen erakundeak Estatu osorako adierazten duen KPIaren arabera. Lehenbiziko eguneratzea 2014ko urtarrilean eginen da.

Gastu bereziren bat egin beharra sortzen denean biek ordainduko dute, erdi bana, gastuaren arrazoia eta zenbatekoa jakinarazi ondoren, eta adostasunik ezean epaileak ebatziko du. Ondorio horietarako, honako hauek hartuko dira gastu berezitzat: gaixotasun larri edo luzearen gastuak, ebakuntza kirurgikoaren gastuak, osasun zentro batean sartzeko gastuak eta, oro har, Gizarte Segurantzak edo gurasoen aseguruek estaltzen ez dituzten medikuntza, osasun eta farmazia gastuak; eskolako gastuak, besteak beste eskolako liburuak erosteko ikasturte hasieran izaten direnak, ikasturtea gainditzeko behar dituen klase partikularrenak; eta unibertsitateko, unibertsitate ondoko eta lanbide trebakuntzako ikasketen gastuak, diru-laguntzarik ez duten heinean.

Aurreko ataletakoak bezain premiazkoak ez diren gastu bereziak, hala nola adingabearen geroko eskolaz kanpoko jarduerak, udalekuak, ikasturte amaierako bidaia edo antzekoak, bi gurasoek ordainduko dituzte, biek onartzen baldin badute jarduera horiek egitea. Bestela, eginbeharra bere gain hartzen duenak ordainduko du.

Gastu bereziak fakturaren edo ziurtagiriaren bidez frogatuko dira. Agiri horietan gastuaren kontzeptua eta mota adierazi behar dira.

4.-Ez da bidezkoa kostuei buruz deus berezirik erabakitzea.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaile magistratua.

Eta Jorge Alonso Lamprea Peña jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 18an.-Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1301034