34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 44/2012 prozedura

María Pilar Alguacil Arteta andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Miramón prokuradore jaunak eskaturik, dibortzioaren gaineko 44/12 familia-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegi honetan, Janet Patricia Daniel Effi-Chukwudeme andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Mikel Ibáñez Antunez jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Alberto Miramón auzitegietako prokuradore jaunak, Mikel Ibañez Antunez jauna ordezkatuz, auzi-ihesean den Janet Patricia Daniel Effi-Chukwudeme andrearen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut 2001eko urtarrilaren 17an egin zuten ezkontza dibortzioz desegina dela, deklarazio horrek dakartzan legezko ondorioekin.

Ez da bidezkoa ezer berezirik erabakitzea prozesuko kostuei buruz.

Epai hau irmo bilakatu ondoren, bidal bedi lekukotza ezkontza hau inskribatua dagoen erregistro zibilera, ezkontza honen idazpenean orri-bazterreko ohar egokia egin dadin.

Egin bedi epai honen hitzez hitzeko lekukotza, jarduketa hauetan uzteko, eta sartu jatorrizkoa epaien liburuan.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaile magistratua

Eta Janet Patricia Daniel Effi-Chukwudemeri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 16an.-Epaile magistratua. Idazkaria.

Iragarkiaren kodea: J1301032