4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktu orokorra
Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegia
1142/2010 prozedura arrunta.
Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:
Epaitegi honetan 1142/2010 prozedura arrunta bideratzen ari dela, Jesús María Elizalde Orozek eta María Teresa Martínez Vallejok sustaturik, Hualde prokuradore andreak ordezkatuta eta Equiza legelari jaunak defendatuta, Arnaya, S.L., Caixabank, S.A.ren aurka. Prozeduran bada 221/2012 epaia, 2012ko urriaren 22koa, eta xedapen zatian hau dio:
221/2012 epaia.
Epaitza:
Prozesua bukatutzat jotzen dut Hualde prokuradore andreak, Jesús María Elizalde Oroz eta María Teresa Martínez Vallejo ordezkatuz, Caja Navarraren aurka sustatutako demandaren zatian (Caja Navarraren ordorengoa Banca Cívica izan zen, gaur egun Caixabank, S.A.), alderdiak judizioz kanpoko akordio transakzional batera iritsi direlako.
Partez baiesten dut demanda bera, Promociones Arnaya, S.L.ren aurkako zatian eta, beraz, 07-10-31ko salerosketa kontratua amaitutzat deklaratzen dut, 10-03-02tik aurrerako ondorioekin. Kontratu horrek alderdiak lotzen zituen eta xedea zuen Zuluetako familia bakarreko etxebizitza bat, Iturzulo kaleko 37. zenbakikoa. Etxe hori proiektuan ageri da 12. etxebizitza bezala; eraikinak ez du zenbakirik, ez kaleak izenik, eta dago 6. eremuko 6.1 exekuzio unitatearen birzatiketa proiektuko 11. lurzatian. Esana uzten dut auzi-jartzaileen eta Caixabanken arteko akordioak (eta ordainketak) amaitzen duela Promociones Arnaya, Sociedad Limitadak auzi-jartzaileekin izan zezakeen printzipalarengatiko eta sorrarazitako interesengatiko erantzukizuna.
Eta ezesten dut Promociones Arnaya, Sociedad Limitadak auzi-jartzaileen aurka sustaturiko errekonbentzioa. Eta absolbitzen ditut auzi-jartzaileak demanda errekonbentzionalean haien aurka egindako eskakizun guztietatik.
Demandaren kostuei buruz ez dut deus erabaki.
Promociones Arnaya, S.L. kondenatzen dut errekonbentzioaren kostuak ordaintzera.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (auzi-jartzaileak adierazi beharko du 5 eguneko epean Promociones Arnaya, Sociedad Limitada demandatukidearen helbidea, bertan jakinaraziko baitzaio epaia), eta aditzera eman ez dela irmoa, eta apelazio errekurtsoa onartzen dela bi ondoreetan; hori jakinarazpenaren ondoko hogei egunean aurkeztu beharko da, epaitegi honi eta Probintzia Auzitegiari zuzendutako idazkiaren bidez. Bertan adieraziko da apelatzen den ebazpena, zein erabaki errekurritzen diren eta zein alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa (PZLaren 458. artikulua, Prozesua Arintzeko Neurriei buruzko urriaren 11ko 37/2011 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, eta lege horren xedapen iragankor bakarra eta 1/00 Legearen bigarren xedapen iragankorra).
Errekurtsoa ez da onartuko egileak ez badu frogatzen 50 euro sartu dituela epaitegiaren gordailuen kontuan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria, 2011ko azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bidez sartua; 2011ko azaroaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut, idazpuruan ageri diren tokian eta egunean. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie eta epaien liburuan sartuko da.
Publiko egitea. Epai hori eman duen epaileak hura eman, irakurri eta publiko egin du, epaiaren datako egunean, jendaurreko entzunaldian. Nik, idazkari judizialak, horren fede ematen dut.
Iragarkiaren kodea: J1301208