34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktu orokorra. 322/2012 hitzezko judizioa

Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

Jorge Redondo Alzueta jaunak sustaturik, Ubillos prokuradore jauna ordezkari eta Iribarren Gasca legelari andrea defendatzaile dituela, epaitegi honetan 322/2012 hitzezko judizioaren prozedura bideratzen ari da José Antonio Torrens Oñate eta Rosario María Cañete Fernández demandatu jaun-andreen aurka, eta 2012ko ekainaren 12an 146/2012 epaia eman da. Hona epaitza:

Baiesten dut Ubillos prokuradore jaunak Jorge Redondo Alzueta jaunaren izenean (eta hori bere aita Ángel Redondo Orueren ordezkari gisa ari da) jarritako demanda, José Antonio Torres Oñate eta Rosa María Cañete Fernández jaun-andreen aurkakoa, eta kondenatzen ditut demandatuak auzi-jartzaileari erdi bana ordaintzera:

-2.022,39 euroko zenbatekoa (kenduta 900 euro, auzi-jartzaileak onartzen baitu 12-02-21ean jaso zituela eta fidantza konpentsatuta).

-Zenbateko horren gaineko interesak, 2012-03-28tik epaia eman bitartean diruaren legezko interes tasarekin, eta tasa hori bi puntuan handituta epai honen egunetik ordainketa osoa egin bitartean.

-Prozesuko kostuak, 2.922'39 euro oinarri hartuta kalkulatuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta aditzera eman ez dela irmoa, eta apelazio errekurtsoa onartzen dela bi ondoreetan; hori jakinarazi eta biharamunetik ondoko hogei egunean aurkeztu beharko da, epaitegi honi eta Probintzia Auzitegiari zuzendutako idazkiaren bidez. Bertan adieraziko da apelatzen den ebazpena, zein erabaki errekurritzen diren eta zein alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa (PZLaren 458. artikulua, urriaren 11ko 37/2011 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, eta lege horren xedapen iragankor bakarra eta 1/00 Legearen bigarren xedapen iragankorra).

Errekurtsoa ez da onartuko egileak ez badu frogatzen 50 euro sartu dituela epaitegiaren gordailuen kontuan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria, 2011ko azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bidez sartua; 2011ko azaroaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut, idazpuruan ageri diren tokian eta egunean. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie eta epaien liburuan sartuko da.

Publiko egitea. Epai hori eman duen epaileak hura eman, irakurri eta publiko egin du, epaiaren datako egunean, jendaurreko entzunaldian. Nik, idazkari judizialak, horren fede ematen dut.

Iragarkiaren kodea: J1301203