34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 492/2011 prozedura

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 23an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Ana Imirizaldu Pandilla prokuradore andreak Gloria de Dios Javerri andrearen izenean eta hura ordezkatuta eskaturik, Sergio Guerrero Muñoz jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago) bideratzen ari diren 492/2011 adostasun gabeko judizio arruntaren autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Sergio Guerrero Muñoz jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Sergio Guerrero Muñoz jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 23an; fede ematen dut.-Epaile magistratua.-Idazkaria.

Iragarkiaren kodea: J1301209