34. ALDIZKARIA - 2013ko otsailaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 1446/2011 prozedura

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 17an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Ignacio San Martín Cidriain prokuradoreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1446/2011 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. familia epaitegi honetan, Neysith Joyssith Méndez Aspajoren aurka (non den jakiterik ez dago). Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut San Martin prokuradore jaunak, Rafael Meliton Linares Rioja jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Neysith Joyssith Méndez Aspajo auzi-iheslariaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Perun 1995eko martxoaren 25ean egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin:

-Amari ematen diot bien seme-alaba Harumi Karelyren, Darieng Fabianen eta Renato Jhair Linares Méndezen zaintza eta jagoletza.

-Guraso-ahala bi gurasoek partekatuko dute.

-Rafael Meliton Linares jaunak 50 euro ordainduko dizkio Neysith Joyssith Méndezi seme-alabetako bakoitzeko. Diru kopuru hori hilaren lehenengo bost egunean ordainduko du, amak adierazten duen kontuan, edo horrelakorik ezean, postazko igorpen bidez. Zenbatekoa urtero igoko da, urtarrilean, INEk edo hura legez ordezten duen erakundeak argitaratzen dituen KPIaren aldakuntzen arabera.

-Bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte adingabeen bizitzan zehar gerta daitezkeen aparteko gastuak, hezkuntza, osasun, osasun laguntza eta farmaziakoak.

Osasun, osasun laguntza eta farmaziako aparteko gastuak dira adingabeei dagokienez gertatzen diren guztiak, gizarte segurantzak edo gurasoetako batek izan dezakeen aseguru pribatu batek bere baitan hartzen ez dituztenak, edo aseguru horien baitan egonagatik ere, gurasoek modu pribatuan bere gain hartu nahi dituztenak, biak ados jarrita.

Hezkuntzako aparteko gastuak dira, berriz, derrigorrezko hezkuntza oinarrizkoan gertatzen direnak, matrikulaz beste guztiak, hala nola, eskolako materiala eta liburuak; klase partikularrak, beharrezkoak badira ikasturteak gainditzeko; unibertsitateko eta unibertsitate ondoko ikasketek eta lanbiderako gaikuntzakoek eragindakoak, diruz lagunduta ez dauden kopuruetan.

Eta oro har, adingabeen heziketak dakartzan gastu guztiak, Estatuak bere gain hartzen ez dituenak, adibidez, eskolaz kanpoko jarduerak; udalekuak eta antzekoak.

Ez da bidezkoa prozesuko kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa erregistro zibil egokiari, idatzoharra egin dezan.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.

Eta Neysith Joyssith Méndez Aspajo andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 17an.-Magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1300731